Afleveringen
-
Jakin dut podcast honen entzuleen artean batzuk euskara ikasleak zaretela. Poztu egiten nau horrek. Eta zuei eskerrak eman eta gorazarre egin nahi nizueke oraingo honetan, zuengatik baikara ez bakarrik handiago baizik eta askotarikoago ere bai.
Euskara ez da bat bakarra, era asko daude euskaldun izateko, hiztunak adina, esango nuke. Inor ez da bestea baino euskaldunago, denok gaude maila berean, hizkuntza erabiltzen dugun neurrian. -
Kalera bidean, ataritik atera eta ilargia ikusi dut zeru urdinean. Arratsaldea zen, baina oraindik ordu batzuk geratzen ziren iluntzerako. Hura ikusita, Ondarroako gizon batek, Arakistainek, kontatu zidan ipuina etorri zait burura.
-
Zijn er afleveringen die ontbreken?
-
Mariana Enriquez idazle argentinarraren liburu berrian irakurri nuen, Toki eguzkitsua jende goibelarentzat izenekoan. Ipuin-liburua da eta narrazioetako batean kontatzen da txoriak, aurreko bizitza batean, emakumeak izan zirela. “Zigorren bat jasan zuten emakumeak”, idazlearen hitzetan. Ideia, nonbait, Amazonaseko herrien elezaharretatik atera zuen. Hango biztanleek hori uste dute, txori bakoitza, aurretik emakume izandakoa dela.
-
Unibertsitateen egoerak okerrera egin du azken astean.
Poliziari deitzeak egoera makurtu baino ez du egin.
Komunitate akademikoaren barruan tentsio handia somatzen da.
Egon dira unibertsitate batzuk ikasleekin negoziatu dutenak,
eta horietan arazorik gabe kendu dira kanpaldiak.
Baina gehienetan polizia sartu da. -
Gazako triskantza dela eta protestak gero eta handiagoak dira Estatu Batuetako unibertsitateetan. Columbian kanpaldiak jarraitzen du, nahiz eta pasa den astean polizia oldartu zitzaien eta hura desegin, ikasleek berriz jarri dituzte dendak. Gazako egoera hobetu arte ez omen dira joango, eta Columbiak sionistekin dituen loturak eten arte.
-
Lurraren nazioarteko eguna da, gaur, apirilak 22.
Charitie Ropati ikasleak Nazio Batuetan esandakoa etorri zait burura. Alaskako jatorrizko herrietako kidea da Ropati eta ingeniaritza estudiatzen du Columbiako unibertsitatean. Hark kontatu zuen bere birraitonak 1967 urtean egindakoa. Izotz iraunkorraren gainean zuten herria eraikia. Izotza urtzen hasi zela konturatu eta aitonak eta bere kideek, traktoreak eta zakurren lerak erabiliz, herri osoa mugitu zuten kilometro batzuk iparraldera. Belaunaldiz belaunaldi bizi izan ziren tokia utzi zuten lurra ondoratzen eta uraren maila igotzen ari zelako. Eta hirurogeiko hamarkadatik hona, Lurraren tenperaturaren igoera arras bizkortu da. -
Bitxia da New Yorken hiritarrek duten zientziarako zaletasuna eta jakinmina. Asteleheneko eklipsearekin bidaiak antolatu zituzten New York estatuaren iparraldera, Buffalo edo Niagara aldera, handik hobeto ikusiko zelako. Hegazkin txartelak eta hotelak agortu ziren. Liburutegi eta museoetan betaurreko bereziak banatu zituzten ilargiak estaliko zuen eguzkiari zuzen begiratzeko. Ikastetxeetatik ateraldiak antolatu ziren. Iritsi zen eguna, eta minutu batzuetan dena igaro zen. Ilundu egin zuen pixka bat eta gero argitu. Seme alabak azkenerako desengainatuta etxeratu ziren. Hainbestekoa zen ikusmina ezen ez zirela hunkitu.
-
Goizeko hamarrak eta hogeian izan zen. Ostiralez. Columbia Unibertsitateko liburutegi barruan nengoen. Halako batean, burrunba. Tren bat azpitik pasako balitzaigu bezala. Sapaitik eskegita dagoen argi-armiarma dardarka hasi zen, kristal hotsa. Elkarri begira hasi ginen han geundenok. Inork ez zuen pentsatu lurrikara izan zenik. Kaleko obrak, kamioi handi bat albotik pasatzen. Horrelako zerbait. Handik gutxira, mugikorrak hasi ziren dardaraka. New York Estatuko mezua. Lurrikara bat izan zela, baina lasai egoteko. Ostean, eskolatik mezuak, umeak ondo daudela. Eta familiakoenak.
-
Mark Kurlansky idazleak berak idatzitako liburu bat oparitu. Oroitzapen liburua da, eta bere bizitzako pasarteak Hemingwayren figurarekin lotzen ditu. Nola ezagutu zuen idazlea txikia zenean, Idahon, eta gertakizun horrek bere bizitzan izan duen itzala. Zaletasun asko zituzten berdinak, itsasoa, literatura eta euskaldunonganako maitasuna, besteak beste.
-
Atzo iritsi nintzen Euskal Herrira, bi asterako. Loraldiak antolatuta, Munduari begiratzeko ikus-entzunezkoan parte hartuko dut asteazkenean Bilboko Arriaga antzokian. Ospakizun gaua izango da, hogei urte bete baitira Mikel Urdangarin, Rafa Rueda, Bingen Mendizabal, Mikel Valverde eta bostok Zaharregia, txikiegia agian hartako lehen emanaldia New Yorken eman genuenetik. Poesia, musika eta artea zuzenean. Eta euskara aldarri. Bilbon, CD-liburu hartako piezak, ostean etorri zen Jainko txiki eta jostalari hura-koak eta aurten beren beregi sortutakoak eramango ditugu taula gainera. Aspaldiko lagunak, amets berrituekin.
-
Donald Trumpek asteon esan du hegoaldeko mugara egindako osteran. Migrariek kaltea baino ez dutela ekartzen Estatu Batuetara, lapurrak omen dira, biolentoak, bortxatzaileak. Eta gainera, “inork ulertzen ez dituen hizkuntzak” ekartzen dituztela beraiekin, Estatu Batuetan lehen ezagutzen ez zirenak, gaixotasun larriak balira bezala, hitzezko infekzioak. Arreta deitu zidan hizkuntzak lapurreta edo bortxaketen maila berean jartzeak.
-
Robert Louis Stevenson idazlearen ipuinik ezagunenetako da “Botilako Deabrua”. Bertan kontatzen da nola Keawe izeneko hawaiiar batek San Francisco hirira bidaia bat egiten duela eta han gauza berezi baten jabe egiten da: barruan deabrua daraman botila bat erosten dio gizon artega bati. “Deabruak edozein desio betearaziko dizu, bizitza luzatzea izan ezik. Hori bai, hil baino lehen hobe duzu botila saltzea bestela infernura joango zara. Botilak balioa galdu egiten du saltzen den bakoitzean, prezio baxuago batean saldu behar da. Azkenak, hortaz, ezin izango du saldu eta infernura joango da”. Salduko al du botila Keawek?
-
Euskal Herrian, Agate Deunaren bertsoak kantatuz makilekin lurra zanpatzen da. Nonbait lurra esnatu eta udaberria etor dadin. Garai beretsuan, otsailaren hasieran eta Estatu Batuetan, Phil izeneko marmotak negua luzatuko ote den argitzen digu. Aurten, animaliak esan zuen udaberria aurreratuko dela. Agate Deunaren makilek egin zuten bere lana, agi denean.
Baina astebete beranduago elurtea izan da New Yorken. Egun bakarreko negua. Eskolek agindu zuten ez zegoela klaserik. Ez dakigu arrazoia benetan elur jasa handiak bideetan eragin zezakeen kaltea zen, ala besterik gabe, nahi zuten umeek egun hori libre izatea, elurretan ibiltzeko. Nik hori pentsatu nahi dut. -
Igandea Super Bowl-aren eguna izan zen. Eguna diot, partida arratsaldez izan arren, egun osoa egoten baita jendea hemen leihari buruz berbetan. Baserritarren azokan, parkean oinez dabilenak edo supermerkatuan.
Metroan ere entzun dugu partidari buruz. Gidariak berak ziurtatu digu garaiz iritsiko dela trena. Hari entzunda gure atzean gizon batek esan digu berak partida baino atsedenaldiko kontzertua nahiago izaten duela. Urteko abagunea musikarientzat, miloika pertsonek ikusten dutena.
Futbol amerikarra konplexua da. Behin lagun batek kontatu zidan oso sinplea dela kontua, “baloia inor ez dagoen tokira botatzea da gakoa”. -
Audubon Terrace Historic District deitzen da New Yorkek duen toki ia sekretu bat. Bertan kokatzen da Hispanic Society izeneko liburutegi eta museoa eta baita Estatu Batuetako arte eta letren akademia ere. 155. eta 157. kaleen bitartean, hiriko gainontzeko museoetatik aparte, Washington Heights deritzon auzo bizi eta askotarikoan.
-
Ikerneri Visitación deitzen zion Frankismo garaiko eskolako monjak. “Zu ez zara Ikerne, Visitación baino”, esaten zion erdeinuz, umearen izena euskaratik gaztelaniara itzuliz. Ikerneren erantzuna izaten zen Francoren postako zigiluak zirriborratu eta betaurrekoetan itsatsiz, monjaren aurrera azaltzea.
-
Caravaggioren Musikariak izeneko koadroa ikusi nahi genuen MET Museoan. Koadroan lau nerabe ageri dira, eta horietatik bat, atzean dagoena, margolaria bera da. Edertasunaren hauskortasuna sinbolizatzen du margoak. Gaztetxo horiek, laster, ez dira izango.
Caravaggiok iraultza ekarri zuen margolaritzara XVI eta XVII. mendeen tolesduran, Chiaroscuroaren teknikarekin. Baina ez hori bakarrik, bere modeloak benetako pertsonak ziren, ez ziren gorputz idealizatuak. Kalean bizi ziren pertsonak eramaten zituen margoetara, eta gero aberatsek eta kleroko handikiek etxean edo elizetan ikusten zutena hori zen, kaleko jende pobrea, santu jantzita. Gogorarazi nahi zien jende txiroa ere hor dagoela. -
Hiria hasi da Gabon usaina galtzen eta neguaren bihotzera bideratuz doa. Langileek Gabonetako zuhaitzak jasotzen dituzte espaloietatik eta parkeetako lakuetan jarri dituzte egurrezko eskailera gorriak. Ur azala izozten bada jendea oinez ibiltzen da gainetik eta eskailerok dira izotza zulatu eta barrura norbait eroriko balitz, salbatzeko. Mugikorreko eguraldi iragarpenak zero azpitik egingo duela diost, eta mezuak ere hasi dira bidaltzen udaletik, kode urdina abian dela esanez, hau da, etxerik gabekoak kalean gauez aurkituz gero abisua emateko eskatzen duena.
-
Errege eguna egun seinalatua izaten zen New Yorkera iritsi ginenetik. Umeak txikiak zirenean Rafa Yusteren etxera joaten ginen ospatzera, eta opariak ere jasotzen zituzten, bakoitzarentzat liburu bat. Rafarenean errege erroska jaten genuen. Mexikar batzuen okindegian lortzen zuen, Queens aldean, ez da erraza errege opila Estatu Batuetako hiri tzarrean aurkitzea. Panpinak edo babak ere izaten zituen barruan. Eta ez bat bakarra, Euskal Herrian bezala, dozena erdi bat baino. A ze paotsa.
-
1940ko Gabonetan Manu Sota euskal idazle eta aktibista Washingtongo Etxe Zurian izan zen. Haur batzuekin batera Gabon kantak euskaraz kantatu zizkieten Roosevelt senar-emazteei. Espainiako Gerra Zibila bukatu berri, II Mundu Gerra garaian, ondo hartu zuten Rooseveltarrek gure Manu Sota exiliatua.
- Laat meer zien