Afgespeeld
-
Badira 30 urte inguru Aitor Merino aktore eta zinemagilea Madrilen bizi dela. Ez edonon gainera, Espainiaren erdigune geografikotik 100 metrora du bere habia. "Asier eta Biok" pelikularekin espainiarrei Euskal Herria azaltzen saiatu zen eta orain ‘Fantasia’ amaitu du, bere familiaren barrunbeak erakutsiko dituen dokumentala. Komeni zaionean donostiarra da, nahi duenean irunarra eta aitortzen du madrildarra ere badela. “Madril oso handia da, Madril asko daude hiriaren barruan”, dio. Guk berea ezagutuko dugu.Oier Aranbalek gidatzen duen "Barruan gaude" podcast honetan gonbidatuen etxeetan sartzen gara solasaldian aritzeko.
-
Gernikako juntetxetik oso gertu bizi da Gaizka Insunza, Audience taldeko abestigile eta musikaria. Melomano hutsa da eta etxera sartu orduko senti daiteke musikarekiko duen pasioa. Bi piano ditu: bata zaharra eta desafinatua, bestea berriz abestiak egiteko erabili ohi duena, fina eta doinu ederrekoa. Gitarrak, teklatuak, eta diskoak. Disko mordoa paretetako apalategietan.Etxeko ateak zabaldu dizkigu eta hona hemen emaitza.
-
Azken denboran gehien nabarmendu den euskal abeslaria da Izaro Andres (Mallabia, 1993). Bizkaitarra izanagatik ere Donostian bota ditu erroak, eta maite ditu hiriburuko izkinak eta ezkutalekuak.Bere etxeko ateak zabaldu dizkigun egunean Franco diktadorea zulotik atera dute eta El Pais egunkariak argitaratu du "Invierno a la vista" 2020ko urtarrilean kaleratuko duen "Limones en invierno" diskoaren singela. Abesti egilea izateaz gainera enpresa bat ere sortu du, eta musika ogibide bihurtzea lortu du Mallabiarrak. Etxeko saloian, limoien artean, hasi dugu solasaldia.
-
"Estamos dentro" podcasta gidatuko duen Juan G. Andres (@Foteropanico) kazetariaren etxean sartu gara. Erredakzioak mehar-mehar, erdi hutsik, dauden garaiotan kazetaritza ogibide duin bihurtzeko abilezia du Andresek. Hainbat hedabidetan idatzi izan du eta Zinemaldian lanean aritzeaz gainera audiogintzan ere sartu da buru belarri. Jarri kaskoak eta entzun!Oier Aranbalek gidatzen duen "Barruan gaude" podcast honetan gonbidatuen etxeetan sartzen gara solasaldian aritzeko.
-
Duela 21 urte ETAk tiroz erail zuen Maria Jauregiren aita Juan Mari Jauregi, Gipuzkoako Gobernadore Zibil ohia. Bizitza zeharkatu zion hilketa hark eta Maixabel Lasa amarekin batera ahots propioz hitz egin izan du biktimen kolektiboan. 2018an eskaini zuen bere lehenengo elkarrizketa eta ordutik erreferentzia bihurtu da elkarbizitzari eta memoriari dagokionean. Bilboko etxeko ateak zabaldu dizkigu.Oier Aranbalek gidatzen duen "Barruan gaude" podcast honetan gonbidatuen etxeetan sartzen gara solasaldian aritzeko.